XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baita ere idatzita daukat, bere aita Patxik egiten dion eskutitza, gogor xamarra.

Eta beste bat Kaxildak egiten diona.

Azkenik, etxeko gorabera guztien berri dakien apaiz On Ramonek egiten diona.

Orain gelditzen naiz berorren iritziaren zai.

Irakurri ondoren, utzi beza mesedez or sarreran dagon emakume gazte orreri.

Ni neronek jasoko dut emendik zazpi edo zortzi egunera.

Barkatu eta, eskerrak aurretik emanaz, agurtzen du adiskide berri onek.

Juan Jose Irazusta.

Ondoren, makinaz idatzitako orriak irakurri nituan.

Irazusta`k zion bezela, euskaldun batek, Patagonia`tik, Argentina`ko presondegitik, Euskalerrira bere gurasoei egiten zien eskutitza zan; eta atzetik soka luzea etorri bearra.

Orregatik, artikulorik ez; nobela baten asiera genduan.

Eta, asiera ori ona iduritu baitzitzaidan, une berean egillearekin artu-emanetan astea erabaki nuan.

Bañan Irazusta`k etzuan bere zuzenbiderik iartzen.

Orregatik, sobrearen atzean idatzita zegoen etxera joan nintzan arratsalde artan bertan.

Galdezka ibilli ondoren, Errenteri`ko etxe aundi berri oietako batera zuzendu ninduten.

Zazpigarren bizitzako ate batean deitu eta emakume gazte bat agertu zan.

Zer eta nola nenbillen adierazi nionean, onela erantzun zidan: - Gure aitak idatzia da.

Nik makinaz pasa.

Gustatu al zaio?.

- Bai. Eta berarengana joan nai nuke.

- Poz ederra artuko du ba.

Ondarrabia`n bizi da, Jaizubia ballaran, Zaldunborda-berri baserrian, Gaintxurizketa`tik beera asi, ezkerretara artu eta berealaxe.